Identifikazio-datuak
Webgune hau (www.denda.haatik.com) Haatik Dantza Konpainiaren jabetzakoa da. (IFZ: 44171186P)
Kontaktuan jartzeko bideak ondorengoak izanik:
denda@haatik.com dendaren arduradunarekin harremanetan jartzeko. haatik@haatik.com dantza konapiniaren administrazioarekin harremanetan jartzeko. Edo baita 943518299 telefono zenbaki eta Hamarretxeta 11, 20110 Pasaia helbidean.
Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen du Haatik Dantza Konpainiak.
Fitxategiaren erantzulea Haatik Dantza Konpainia bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Haatik Dantza Konpainiaren fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko.
Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Haatik Dantza Konpainia ez den hirugarrenei. Haatik Dantza Konpainiak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.
Erabiltzaileak baimena ematen dio Haatik Dantza Konpainiari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du haatik@haatik.com
Webgunea erabiltzeko baldintzak
www.denda.haatik.com webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Erosketak egiteko edota informazioa jasotzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatu ahal dadin.
Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.
Ordainketak
Erosketak egin ahal izateko, Denda.haatik.com webguneak Stripe eta Paypal erakundeen bitartez ematen du ordainketa-zerbitzua.
Jabetza intelektual eta industriala
www.haatik.com webgunearen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzen jabetza Haatik Dantza Konpainiak kudeatzen du.
Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik badira; debekatua dago, beraz,www.haatik.com edo www.denda.haatik.com webguneetako edukiak baimenik gabe merkataritza-xedeetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea, betiere Haatik Dantza Konpainiaren, edo dagokion eskubideen jabearen, aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean.